Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Hezkuntza baliabideak hausnartzen

ainhooa — 2008-11-05 GTM 1 @ 22:10

1.ariketa:

1.1. Baliabide orokorrak izena duen atalaren azkeneko esteka aukeratu dut: Aula de Musika, hain zuzen ere. Hau aukeratu dut musika gustokoa dudalako.

Aula de musikan sartzean, bertan ikus dezakegu hainbat atal, mailatan banatuta. Lehenengo atalean, adibidez, pentagrama, clave edo kompas aukeratu dezakezu. Hauetako edozeinetan behin klik eginda, teoria edota ariketak ageri dira. Oso garrantzitsua iruditu zait.

http://www.juntadeandalucia.es/averroes/concurso2006/ver/04/index.html

1.2. Bigarren azpitaldetik lehenengo esteka hartu dut: La tecnologia al servicio de la educacion para niños con discapacidades.

http://www.youtube.com/watch?v=Cr7xp1MUxu8&mode=related&search=

Esteka hau aukeratu izan dut haurrak gustatzen zaizkidalako eta irakaslea izateko asmoa daukadanez, interesgarria iruditu zait haurren inguruan gehiago ikasteko. Eta gainera ez haur arruntei buruz, baiziki eta, kasu honetan, sindrome down den haurra. Haur hauek bereziki laguntzea edo haiekin egotea gustatuko litzaidake, oso pertsona honekoak baitira.

1.3. Web eta blog-etik "Tierra girando" delakoa hartu dut. Bertan lurra biraka dagoen bideo bat ikus daiteke. Gogora etorri zait lurrak bira ematean ertsonok ez garela konturatzen. Lurra bira ematean, zergatik ez gara erortzen? Denok badakigu grabitatearengatik dela. Baina nik galdetzen dut: -Nork erran zuen hala zela? Eta beste gauza batengatik izango zela beste norbaitek esango balu? Oso interesgarria iruditu zait.

http://es.youtube.com/watch?v=gKDge81swgQ

1.4. Eta lehenengo ariketarekin bukatzeko, azken azpitalde honetatik (Web eta blog ere deitua) "Investigar en Tecnología educativa. Manuel Area" delakoa aukeratu dut. Zer den teknologia heziketa, aktibitateak, dokumentuak etab ageri dira.Batez ere aukeratu izan dut nire ikuspuntutik teknologia heziketa garrantzitsua delako.

http://webpages.ull.es/users/manarea/investec/

2.ariketa: Hiru esteka interesgarri:

http://es.youtube.com/watch?v=vQcQt_g2cP4&NR=1 :lehenengo esteka honetan haurren heziketa musikari dagokionez ageri da. Haur batzuk ageri dira musikarekin batera erritmoa eramaten bai dantzatzen, eta baita gimnasia ritmikan erabiltzen diren tiratxo hoien laguntzaz ere.

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=9512 :bigarren honetan eskola-osasunerako heziketaz dihardu. Bertan eskolak ba al duen berezitasunik, irakaslearen eginkizunaren garrantzia, osasun-programen funtsezko oinarriak etab ageri dira.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Haur_Hezkuntza :eta azken honek dio zer den haur hezkuntza.Hau wikipedian aurkitu dut.

Zer da wiki bat?

ainhooa — 2008-10-29 GTM 1 @ 13:22

Wiki hitzak azkar esan nahi du. Webgune mota bat da zeinetan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Modu horretan, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Erraz alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabegatzaile baten bitartez, wikien erabiltzaileak web orriak sortu, aldatu, osatu edota ezaba ditzake. Horrela, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena....

Hona hemen wikiarekin zerikusia duen argazki bat:

Ondorenbideo bat dugu:

Hezkuntzaren teknologiak

ainhooa — 2008-10-22 GTM 1 @ 17:55

 Hezkuntza eta teknologia:

Gaur egun dauden teknologia berriei esker, informazio iturri ugari aurkitu dezakegu. Adibidez, ordenagailua, DVD-a,...etab. Hauek guztiek erraztasuna ematen digute informazio iturri horiek aurkitzeko.

Egia esan,gaur egungo jendeak zorte handia dugula uste dut. Informazioa lan bat egiteko behar baldinbadugu internet-en sartuta lortzen dugu. Nire aiton-amonek diotenez, haurtzaroan haien etxean bakarrik irratia zuten. Garai ezbedinak ziren eta diru gutxiago baitzegoen. Beraz, honekin erran nahi nuena ekonomia izugarrizko lotura duela hezkuntzarekin, egungo teknologiak eskuetan izateko diru izan behar baita. 

http://www.didakteka.santurtzieus.com/index.php/Hezkuntza_eta_teknologia

Hauek dira hezkuntza eta teknologiekin zerikusia duten hainbat bideo:

1.PRAKTIKA

ainhooa — 2008-10-16 GTM 1 @ 20:00

7.ARIK.
ARIK.7

1.GAIA:Sarrera:
ARIKETAK:
1.ariketa:Gaur egun Informatika,Elektronika eta Telekomunikazioekin batera dohala esaten da,zergatik?

Telekomunikazioak informatikaren sorrerarekin batera izugarri garatu dira. Alde batetik internet-a sortu zen, ondorioz, informazioa eskuratzea askoz errazagoa da. Interneten aurkitu daitekeen informazio eremua beste komunikabideekin konparatuta askoz zabalagoa da. Bestalde, ordurate zeuden telekomunikazioak(telebista, irratia, egunkaria..) asko garatu eta hobetu dira.

Informatika elektronikarekin estu erlazionatuta dago, elektronikarik gabe ez litzatekeelako informatikarik ezta ordenagailurik ere existituko.

Hau azalduta, hauetako bat existituko ez balitz besteak ere ez lirateke existituko.

Hau da ateratako konklusioa: Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia da eta horretarako ordenagailua behar da.

2.ariketa:Gizarte digitala,aro digitala,mundu digitala,urradura digitala eta konpetentzia digitala. Zer da digitalizazioa?

Digitalizazioa irudi bat kode binarioetan bihurtzen den prozesua da. Kode hauek bere egituraren puntu bakoitza adierazten dituzte. Honen arabera, ordenagailuan bildu daiteke.
3.ariketa: Ordenagailu batek seinale digitalak, batekoak eta zerokoak, erabiltzen dituela esaten da, zergatik?
Guk ordenagailuan sartzen dugun informazioa ordenagailuak 0 eta 1 zenbakien bitartez ulertzen du. Ordenagailuek sistema binario baten bidez osasuta baitaude.

4.ariketa: Zein dira hrdware eta zein softwarea?

Hardware:sagua, mikroprozesadorea, Ram memoria, bozgoragailuak.

Software: Transistorea, karpeta, fitxategia, Linux, Adobe Reader, Windows XP, OpenOffice, MacOS X.
5.ariketa: Zer da zirkuitu digital bat, ate logiko eta Boolen algebra?

Zirkuitu digitala: urruneko datuen berreskurapen eta bilketan oinarritzen den metodo bat da

Ate logiko: sarrera logiko bat edo gehiagorekin irteera logiko bat inplementatzen duen zirkuitua da. Normalean, Booleren aljebran oinarrituta daude.
Boolen algebra: (baita Erretikula boolerrak deiturikoa) estruktura algebraikoak dira, Y, O eta NO eragiketa logikoen “esentzia ” atzematen dituztenak, baita lotura, ebaketa eta osagarrien eragiketenak ere.

6.ariketa: Irudi, soinu eta bideo formatu desberdinak bilatu eta sailkatu:

Irudi: jpeg, PNG, MNG, JNG, JPG, PCX, TGA, RLE.
Soinu: MP1,MP2, MP3, MTM, WAV, IT, UMX, MO3, XM, MOD.
Bideo: Divx, mpeg, 3Gp, OGM, IFF, ASF, AVI.
7.ariketa: Bilatu Sistema Informatiko baten hardware irudiak Googlen:
Goikaldean daude argazkiak.Agur bat